domingo, 8 de marzo de 2015

BARRIA ECO SCHOOL

Bigarren mailako b eta c klaseak Barriara joan ginen otsailaren 23tik 27ra. Ingelesa lantzeko da Barria Eco School proiektua. Nire ustez, modu desberdin bat da inegelesa lantzeko.

Astelehenean ailegatu ginen eta monitoreak ezagutu genituen. Hiru dantza erakutsi zizkiguten eta instalatu ginen. Arratsaldean jolasak egin genituen hiru taldeetan; Holm Oak, Beech eta Oak. Gauean jolas bat egin genuen puntuak lortzeko, azken egunean gehien lortutako taldea irabazle geratuko zen.
Asteartean jaiki ginen eta gosaldu genuen. Gero denon artean dantzan aritu ginen. Gero berriz taldeetan bantu ginen eta tailerrak egin genituen, antzeki bat. Arratsaldean gizon bat etorri zen energiari buruz hitz egitera. Asteazkenean urza bat landatu genuen bi taldetan banatuta eta arratsaldean lazterketa jolasak egin genituen. Ostegunean mendira joan ginen, ondo pasatu genuen baina euria egiten hasi zen. Arratsaldean tailerrak eta jolasak egin genituen eta ostiralean irabazlea esan zuten eta gero lehen eguneko egindako liburuan dedikatoriak idatzi genituen.

Horren lekuko, gutxien gustatu zaidana gaueko jokoakizan ziren aspergarriak zirelako nire ustez. Gehien gustatu zaidana jolasak izan dira dibetigarriak zirelako. Tailerrak orokorki ondo egon dira baina batzuk aspergarriak izan ziren.

Ondorioz, ingelesa ikasteko modu ona dela uste dut. Dibertigarria izan delako baina bitartean ere ikasi dugulako. Berriz ere joango nintzen.


1 comentario: